XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXINPA.- Zuek olakoak ziñatenik ez nuan xinixtuko... zuek gure aldekoak izan zerate beti... zer aldaketa da au...?

AITONA.- Gu ez gaituk aldatu... gu lengoak gaituk... zuek aldatu zerate... gu gazteak giñanean zuek bezelakoak ez giñuan.

TXINPA.- Bada, gu orren eske etorri gera eta gure eginkizuna bete gabe ez gera berriz itzuliko... gutxienaz gurekin eraman bear degu...

AMA.- Ez dezute botako... eta eramango ere...

3n LAGUN.- Ezetz?... ikusiko degu ori...

JOXPANT.- Lenago guztiok erail bearko gaituzute... (burrukan).

TXIMP.- Nor zeraten jakin da kalterik ez nizuten egin nai... bañan oraintxe nazkatua nago, ta... kentzen ez ba zerate... onez-onean gure etsai ori ez ba didazute eman bear zuei botatzeko agintzera noa nere mutillei...

AITA.- Egin zak nai dekena... bañan zer egiten deken eorrek igarriko diok... ire gain ere txamalda izugarria etorri litekek... ire agintarien artean guk ere ongi nai diguten adixkide ta laguntzalle onak ba dizkiagu... e!